XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txitxirripatxarra Ari nintzen, ari nintzen baina dena beteta zegoen, Alde Zaharreko tabernetan saiatu nintzen, ez zegoen lekurik.

Hor zeuden denak, txikiak, handiak, potoloak, argalak, zaharrak, gazteak, gasteiztarrak, bilbotarrak, gipuzkotarrak, napartarrak, zapiak, txanpaña, patxarra, sugorri, lursagarraren likido libidinoso hori.

Jendea tabernarik taberna txitxili-patxala, txirri-txirri, txitximutxika, txinta-minta, txutxumutxuka, mixmixka, txitxi-mutxika.

Ta txun, ta txun, ta txun, txunda ta txun; hola, hola hemen ez dago Lola, denak abestiak, saltsa, martxa, baina zer egiten duzu hemengo jaietan ez dago erantzunik, mota honetako galdereei erantzun ziurrena ez erantzutea da.

Txanpan, sugorri eta Arabako lursagarraren alkohola dira lagunak eta nonbaitetik etorritakoak.

Hauxek bait direla jaiak.

Txulu-mulu, Txulu-mulu txunga txunga horretan datza.

Ai ze pena! Oraingo honetan txanpañak lekua kendu egin dio txekorreetatik ateratzen den keari.

Zeledoiak argi eta garbi esan zuen eta ulertzen ez duenak edan dezala edo bestela....

Hemen etxe berri bat eraiki dugu denontzako, eta Zeledoi berbera da etxe horretako jabea eta hementxe dago jaia, ez beste nonbaiten.

Kalimotxo pum! pum!, Kalimotxo pum! pum! kalimotxo mozkorra.

Badator, badator, kalimotxoaren era berria; beno, beno, sugorri eta lursagarraren (patata) likidoak festa hauetan izango dira, ezbairik gabe, edaririk gartsuenak.

Abestiei dagokienez, oraindik orain itxaron egin beharko dugu.

Dena den txoko honetatik honako hau izango da gure abestia, .

Baina badakizue ligatu eta dantzatu eta ez ezkondu baizik elkar konpondu eta hau ez bada gertatzen edo beste erremediorik ez balego, honako hau baliagarria izan daiteke besterik ezean hirekin ohean.